Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Urtebete pasa da ta
iritsi zaigu eguna,
ustegabeko lekuan
elkar topatu deguna.
Desberdina da nere eskea
ta zuk eskatzen dezuna,
halare dudan ez det jarriko
gure adiskidetasuna.
Lujanbio:
Garai baten izan ginan
biak elkarren antzeko,
orain adiskide gera,
ez nago prest etsaitzeko,
baina ez nuke denborik ere
edukiko bukatzeko,
laxoa jantzi beharko banu
falta zaigun bakoitzeko.
Egaña:
Lagun geran aldetikan
moldatu gintezke bare,
zuk mila jarri dituzu
nere bakarraren pare.
Nere eskea egizu zure
eta nik zurea nere,
horrein urruti ez gabiltza gu
elkar ulertzeko ere.
Lujanbio:
Onartzen det parez pare
dadukagun arazoa,
eta zuen egoera
ez dela bate gozoa,
baina mesedez kendu ezazu,
eman lehenengo pausoa,
politikoen hipokresian
ispilua den laxoa.
Egaña:
Neronek egina neukan
autokritikaren plana,
nahi bazenuke zeuk ere
hortan badaukazu lana.
Argi ta garbi kritikatzen det
herriko alkate laztana,
tripartitoak alkate eginda
honuntz etortzen ez dana.
Lujanbio:
Elkarrengandikan gertu
baina leku apartea,
pentsatzen jarri ezkero,
bide zuzena ote'a?
Hola hondatzen ikusten degu
guk gure herri maitea,
guziak ere hobe genduke
Gasteizera juatea.
Egaña:
Gu jende mordo bat gera
bata bestean hurrena,
halaber itzal haundia
aurreko talde horrena.
Ai, zenbat jende ikusten dedan
kafetegitan barrena!
Ta arrazoia bietan dago,
pasatzea da txarrena.
Lujanbio:
Nahastuta dabilzkigu
aurrea eta atzea,
sarritan ingurun dabil
Garra Zibilan haizea.
Hona litzake era hontara
guzti hau bideratzea,
mingaina geldi-geldik eukita
belarriak zabaltzea.