Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Jon Mugartegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Représentación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Arozamena, Migel
Mugartegi, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Juan Mugartegi izango da pelotaria, eta Arozamena bere alde dirua jokatu ta galdu egin duena.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Migel Arozamena, Jon Mugartegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mugartegi:
Gaur Donostira etorria naiz
partidu bat jokatzera,
urte berrian zorion bat nik
eraman nai nun etxera,
nunbait etzaigun komeniko ta
erori gera galtzera,
bañan, laguna, nitzaz jokatzen
zu zertan etorri zera?

Arozamena:
Nik e gogua lendik baneukan
onera iritxitzeko,
pelotan zer mouz jokatzen zendun
begiez ikusitzeko,
gezurrikan etzazu esan
orain iñor engañatutzeko,
kanpun zeorrek esan zeniran
zure alde jokatzeko.

Mugartegi:
Pelotariak partidurako
bagendun gogo naikoa,
da lagun bati au esatia
ez degu arritzekoa,
zu izan zera jokalari bat
guztien jokatzekoa,
nere errukiz nik ez det galdu,
kontra neukan Jaungoikoa.

Arozamena:
Nik pentsatzen det lan egiteko
etzendula gogorikan,
ikusi zaitut bi-iru aldiz
gerrik ezin makurturikan,
bote ederra egiten ziyon,
etzun egin nai korrikan,
nere diruak onentzat dira
partidua galdurikan.

Mugartegi:
Lagunen kontra itzegiteko
zu etzaude atsegiña,
siñestu zazu joko-legea
ez dala izaten berdiña,
nik izango det neure erruaz
gaurko ontan utsegiña,
zuk etzenduan ezer galduko
etxian egon baziña.

Arozamena:
Enun pentsatzen ni gaur ununtza
zuregana etortzerik,
eta enitzan etorriko´r´ez
bazendun jarri biderik,
ez det pentsatzen nik zure alde
geio iñun jokatzerik,
pelotariyak ez dute ematen
disgusto txarra besterik.