Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena
1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bost urte betez elkarren beira
egon gerade Maritxu,
da nik uste nun maitasunean
biok giñala berdintsu,
ni utzi eta beste bide bat
artzera omen zuaz zu,
mundu ontako poztasun dana
galdu biar al dirazu?
Zure gustua orrela izan da,
orretan segi al bada,
guziyok emen jo nai genduke
zeruko atien aldaba,
d'orazio ta maitasunian
nai degu egun eta gaba,
nik ez nezake, kontrarik egin
oi zure gustua bada.
Kristau arteko amoriyotan
da ain gauza serbitzala,
bañon danaren aurretik degu
Jaungoikuaren itzala,
len elkarrekin d'orain banaka
bear badegu guk ala,
berriz Jainkoak zeru aundiyan
alkarganatu gaitzala.