Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Actuación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Mitxelena, Jose Joakin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Neskatx on eder batekin ezkontzeko zeunden. Mixioak izan dira errian eta zure emaztegaiak moja joateko erabakia artu du. Azken agurra iru bertsotan.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Joakin Mitxelena

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bost urte betez elkarren beira
egon gerade Maritxu,
da nik uste nun maitasunean
biok giñala berdintsu,
ni utzi eta beste bide bat
artzera omen zuaz zu,
mundu ontako poztasun dana
galdu biar al dirazu?

Zure gustua orrela izan da,
orretan segi al bada,
guziyok emen jo nai genduke
zeruko atien aldaba,
d'orazio ta maitasunian
nai degu egun eta gaba,
nik ez nezake, kontrarik egin
oi zure gustua bada.

Kristau arteko amoriyotan
da ain gauza serbitzala,
bañon danaren aurretik degu
Jaungoikuaren itzala,
len elkarrekin d'orain banaka
bear badegu guk ala,
berriz Jainkoak zeru aundiyan
alkarganatu gaitzala.