Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Jose Joakin Mitxelena, Mattin Treku "Mattin"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Représentación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Aire, Fernando "Xalbador"
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Mitxelena, Jose Joakin
Treku, Mattin "Mattin"
Exercice
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gipuzkoako erri txiki bateko Iarogei urteko senar-emazte baserritar batzuek lau seme dituzte: zarrena, apaiza da; bigarrena, tratalaria, irugarrena, filarmonika-jotzallea; ta laugarrena, nekazaria. Apaiza, tratalaria ta filarmonika-jotzallea Donostian bizi dira, eta nekazaria, berriz, bere gurasoekin baserrian. Baña nekazariak ere baserriko Ian gogorrakin aspertu dala, eta Donostiara bizitzera etorri bear duala dio. Lau senideak bildu dira gaur emen, eta jardunean ari dira erabaki eziñik gurasoekin eta baserriarekin zer egin. Xalbador da apaiza; Lazkao-txiki, tratalaria; Mattin, filarmonika-jotzallea; eta Mitxelena, nekazaria.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Jose Joakin Mitxelena, Mattin Treku "Mattin"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xalbador:
Basarri hori salba dadiyen
zerbaiten bearra badu,
seme guziak ezin ordea
lan egiteko izandu,
saia, anaiak, hantxet lanean,
etxia ez dadin galdu,
nik elizatik eingo zaituztet
ene otoitzaz lagundu.

Lazkao-txiki:
Gure baserri maitagarriya
maite izan degu beti,
gu Donostiyan biziyagaitik
ikusi nai degu zuti,
nik e laguntza pozikan egin
nezake nere parteti,
aita ta amai laguntzearren
tratoko irabaziti.

Mattin:
Geure famila maitagarriak
lau seme pulit baditu,
soinuIari itia obe zela
neri zautan iduritu,
ta oi zertako nere amak ere
soñua maite baitu,
il-kanpana baino naio du
fìlarmonika aditu.

Mitxelena:
Bat apaiza da kale aldean
jende gaixtua ontzeko,
eta bestia tratalaria
ditunai sosak kentzeko,
irugarrena soñua jota
mundua engañatzeko,
ai zer nolako irukua dan
etxiai lagundutzeko!

Xalbador:
Anai hauk ez ditut nik jetxiko,
orai jarri naiz etsita,
astean behin egiten dute,
baserri hortan bisita,
nola etxia galtzen ari den
penarekin ikusita,
nihaur banoa arat lanera
sotana hortxet utzita.

Lazkao-txiki:
Tratalariak zer sufritzen dun
aitortuko det aizkenik,
nekazaria beti eskian,
besteak oi egiten dik,
eta apaizak eskatuko dit,
or ez dago zer esanik,
ta aizkenean oen akatsak
beti pagatzen ditut nik.

Mattin:
Aita ta amaren ondotikan ni
partitu nintzen ondarrik,
baserrian lan egiteko
ezpaineraukan indarrik,
bainan biziak alaitasuna
ere pixka bat bear dik,
zorionik ez duk izaten
lanaekilan bakarrik.

Mitxelena:
Auen iruren karrera zer dan
nai al zenduteke jakin?
ni bakarrikan or aritzen naiz
baserrian gogor da pin,
auek juan da gurasoari
lore ederrez itzegin
da billatze'idan puskik onenak
jan da berriro aldegin.

Xalbador:
Zuek iruak maiz baserrira
zatozte lan egitera,
hazi zaituzten tokiarentzat
ez al zaizute sobera!
familiako segida ona,
otoi, ez utzi galtzera,
etxe hortatik bear ginuke
bertze apez bat atera.

Lazkao-txiki:
Baserrikoak kalera nai du,
bestea lanetik izu,
o, tratantea, zer eiten dezun
zeorrek bakarrik dakizu,
abade anai, al dan ongien
konpon gaitezen ni ta zu,
nere tratoko tranpa pixarrak
barkatu biar dirazu.

Mattin:
Geure famila hau dagon bañon
alaiagoak nun dira?
ama zarra're azkar etortzen
baita ba gure erdira,
begi-kolpian hantxe jartzen da
beti Mattini begira,
filarmonika jotzen badet nik
denak dantzan hasten dira.

Mitxelena:
Gue baserriya lagunik gabe
daukagu lurpera juna,
iru anaikin kontatzen det da
bat bakarrik ez laguna,
bai apaiza ta bai tratalari
da berdin soñuba duna,
nik nai nuke ba oiek utzita
atxurrak astintze'ituna.