Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Iñaki Murua

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Areitio, Juan Mari
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Baserri bateko ama-semeak. Areitio, ama; eta Murua, semea. Semeak, oporretan kalean, bere lehengusuen etxean pasa du hilabete. Hilabete hori pasa denean ama etorri da semearen bila baina honek ez du baserrira itzuli nahi.

Description

Air
Ai gure antzinako
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio:
Nola heldu liteke
honako trantzera? (bis)
Nere amets guztiak
ein dabe atzera.
Sarri joan naiz semea
pozik laztantzera...
Maite zaitut ta erdu
amaren etxera,
bestela seme galdu
bat izango zera. (bis)

Murua:
Ez naiz hemendik juango,
hori lehenbizi; (bis)
zenbat gauza daukaten
hona esaten hasi:
telebista liteke
patxaran ikusi,
sukaldea ez dago
han bezain itxusi
eta dutxa daukate
ur bero eta guzi. (bis)

Areitio:
Seme honek eman dizkit
sekulako lanak; (bis)
kalean bizitzeko
ditu bere planak.
Bizitza ona ikusiz
zelako afanak!
Azkar ahaztuak ditu
amaren laztanak.
-Hori egiten du seme
zintzoa ez danak-. (bis)

Murua:
Zintzo edo gaiztoa
ez nago pentsatzen. (bis)
Goizeko hamaikak arte
ni ez naiz esnatzen;
hamabiak artean
ez degu lo hartzen
ta hala ere inor
ez da nekin sartzen;
gainera ikasi det
"Ducados" erretzen. (bis)

Areitio:
Oso ondo bizi dala
Ducadoak errez... (bis)
Ama tristuraz eta
semea irriparrez;
mundu hontan horrela
gabiltz zoritxarrez.
Txorakeriak utzi
ta etorri mesedez;
ama laztana ez zazu
eduki negarrez. (bis)

Murua:
Ama, barka zaidazu
gauza hau esatea: (bis)
gainera bilatu det
neska bat maitea:
pottola ta polita,
kartera betea.
Nahiz ta zabalik egon
baserriko atea,
kostako zaizu berriz
ni hara joatea. (bis)