Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga:
Astean zehar izaten dugun
penuria eta drama!
Gure gizonek ez dute izan
inoiz ez zintzoen fama.
Gaur futbolera joan zaizkigu,
ze pozik dauden, ai ama!
Hau ospatzeko edan behar dugu
patxaran kopatxo bana. (bis)
Egaña:
Bejondeiñela!, ospatzen hasi
ta joan haiz urrutira.
-Ai zerbitzari, kopatxo hori
bete ezazu erdira-
Ederki gaude, txutxu-mutxuka,
biok elkarri begira;
nahiago nuke futbol saioak
astean hiru balira. (bis)
U. Iturriaga:
Nahiz ez dakigun gure senarrak
noiz izango diren bueltan,
gure pena ta arazotxoak
kontatu ditzagun bertan.
Ene Antonia, nere barruan
nolako penak daukadan:
rimel arrasto gorriak zeuzkan
amerikanan solapan! (bis)
Egaña:
Neureak ere perfume usaiz
ekarri zinan jertsia,
lehen txerriana zeraman eta
ez zan zaila ohartzia.
Adar beldurrez aurkitzen gera.
Hauxe degu, hau trantzia!
Badaezpadare onena degu
geronek ere jartzia. (bis)
U. Iturriaga:
Adar kontuak nola dituzun
hemen plazara atara;
neronek ere nere apurra
kontatu behar dut, hara:
perfume usaiz zure senarra
agertu ei zan atetara;
koño!, uste nuen garbitu nula
zurearen alkondara. (bis)
Egaña:
Ene laguna, ze berdekeri,
ez ote degu nahikoa?
Senarran kontra ezin hainbeste
zorroztu nere mokoa...
Errealari irabazteko
lagundu, ene Jainkoa!
Realak hainbat gol sartzen dizkit,
hortantxe dago kakoa! (bis)
U. Iturriaga:
Goleadore famosoa da
ta pitxitxi mundiala;
hemen nagon lez probatuko dut
neronek ere hala dala,
baina pentsatzen jarri ezkero
pasatu egin haiz, txabala;
pentsatzen nago burura igon
patxarana egin zaidala
(pentsatzen nago patxaran hori
burura igo zaidala).
Egaña:
Arrazoi dezu, oraintxe bertan
ez daukazu santa plantik;
lehendikan ere egina zera
zu horrelako galantik.
Beste batera joan gaitezen,
nora ez digu inportik,
eta azkenik milaka esker
"txabala" deitzeagatik. (bis)