Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gurasoak kanpoan direla aprobetxatuz, neska-laguna hartu eta etxera joan zara. Atea irekitzen hasi eta giltzak falta.
Gaiari oharrak
Aukeratzeko bi gai:
1. GAIA: Langile bat zaitugu. Zure enpresak proposamen hauxe luzatu dizu: Hemendik aurrera, astean
egun bat gutxiago lan egin, eta soldata ere horren arabera.
2. GAIA: Gurasoak kanpoan direla aprobetxatuz, neska-laguna hartu eta etxera joan zara. Atea irekitzen
hasi eta giltzak falta.

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egun batean ezagutu ta
ia-ia egin andregai;
azkenerako nik nahi nuenai
behingoz esan zenion "bai".
Etorri naiz ta -etxeko giltza
non ote daukat? Galdu, ai!-
Ta neska lagun bihotzekoa
dago aldamenean zai.
-Maitasunaren giltza badaukat
eta egon zaitez lasai-.(bis)

Nahiz ta hotz egin lur zabalean
horrelako urtaroan,
zer ajola du bihotza bada
berotasun oparoan.
Atea itxirik ta besteik gabe
ez daukagu nora joan,
hala ta guztiz nik maite zaitut,
hori eduki gogoan:
neri berdin zait ohean egin
edota intxaurrondoan.(bis)

Liluratuta jarria nago,
horra neskatxa garbia!
Besterik ezer ez dut ikusten,
zure begien argia.
Intxaurrondoan egingo degu
maitasunaren habia:
orijinala, romantikoa...
Hori ere da egia!
Hola sekula ez degu ahaztuko
gure lehenengo aldia.(bis)