Bertsos - View details To know more about this section
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Murua
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egun batean ezagutu ta
ia-ia egin andregai;
azkenerako nik nahi nuenai
behingoz esan zenion "bai".
Etorri naiz ta -etxeko giltza
non ote daukat? Galdu, ai!-
Ta neska lagun bihotzekoa
dago aldamenean zai.
-Maitasunaren giltza badaukat
eta egon zaitez lasai-.(bis)
Nahiz ta hotz egin lur zabalean
horrelako urtaroan,
zer ajola du bihotza bada
berotasun oparoan.
Atea itxirik ta besteik gabe
ez daukagu nora joan,
hala ta guztiz nik maite zaitut,
hori eduki gogoan:
neri berdin zait ohean egin
edota intxaurrondoan.(bis)
Liluratuta jarria nago,
horra neskatxa garbia!
Besterik ezer ez dut ikusten,
zure begien argia.
Intxaurrondoan egingo degu
maitasunaren habia:
orijinala, romantikoa...
Hori ere da egia!
Hola sekula ez degu ahaztuko
gure lehenengo aldia.(bis)