Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gaztetan eraman zintuzten gerrara. Gaur, zahartuta, gerrako zeure zauriei begira zaude.

Description

Air
Udazkena iristean
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogeita hamaseiko urtez
ta uztail bero batez,
eraman gintuzten katez;
lehendabiziko Nafarroara
oso ibilbide neëez,
ta gero handik Santanderrera,
osa ginan dohakabez.
Orain etxean neure hankari
so goiz eta arratsaldez,
gerra zahar hura buka zan baina
eragin zuen mina ez. (bis)

Batzuek hanka moztuta,
besteek burua beztuta,
ez daukat hori ahaztuta;
nik suertea izan nuen ta
itzulirik osatuta,
mutilazio txiki bat daukat
halare konformatuta.
Gerra kontuak gure sendian
sarri dira aipatu-ta,
bene-benetan gorrotatzen det
horrek bihotzik ez du-ta. (bis)

Burrukatzea zan xede,
bai saiatu, alafede!
Bainan joan ez banintz hobe,
zauriak eta oroimen txarrak
oraindik bizirik daude;
horregatikan aterako naiz
intsumisioan alde,
gerra piztea garai hauetan
nahiz ez degun nobedade,
gure semeak bizi daitezen
hori ezagutu gabe. (bis)