Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zuhaitzik gabe mendia zer da?
Galdera egin liteke,
hemen guztion langintza baita
hori zaindu eta bete.
Atxurrarekin joan izan ohi naiz
eta lurra hola maite;
lanean urterik urte
egin dut hainbat jardute.
Dirudienez hemen zenbaitzuk
lotsa gutxitxo daukate,
batzuk maitatzen degun hainbeste
besteek gorroto dute. (bis)
Arbolak duen itzal freskoa
zergatik ez dute maite?
Arbolak duten edertasuna
horren gaizki al legoke?
Beraren baitan aurkitzen baita
mendiko zenbait iraute;
egiteko hainbat kalte,
kontzientzia nun ote?
Gizakumea nola portatu
liteke horren arlote?
Aizkorarekin behatz muturrak
ebakiko nizkioke. (bis)
Landaretxo bat daukat eskutan;
beste hainbeste bezala
jarriko zaitut lur azpi hontan,
ta itsastea ojala!
Galdu direnen leku berean
hori da zure magala.
Ene landare apala:
egin zazu eginahala;
arrazoiaren zentzutasunak
pixka bat gorde zaitzala,
mendiak eta menditar denok
goza dezagun itzala. (bis)