Bertsos - View details   To know more about this section

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Performance
1997-11-30 Beasain Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zure kapritxoa izan da urtero-urtero, Aralarren, zuhaitz bat landatzea. Gaur konturatu zara azken urteetan landatutakoak hautsita daudela. Aurtengo landareari mezu bat erantsi diozu.

Description

Melody
Atmosferatik atera eta
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1997-11-30 Beasain Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuhaitzik gabe mendia zer da?
Galdera egin liteke,
hemen guztion langintza baita
hori zaindu eta bete.
Atxurrarekin joan izan ohi naiz
eta lurra hola maite;
lanean urterik urte
egin dut hainbat jardute.
Dirudienez hemen zenbaitzuk
lotsa gutxitxo daukate,
batzuk maitatzen degun hainbeste
besteek gorroto dute. (bis)

Arbolak duen itzal freskoa
zergatik ez dute maite?
Arbolak duten edertasuna
horren gaizki al legoke?
Beraren baitan aurkitzen baita
mendiko zenbait iraute;
egiteko hainbat kalte,
kontzientzia nun ote?
Gizakumea nola portatu
liteke horren arlote?
Aizkorarekin behatz muturrak
ebakiko nizkioke. (bis)

Landaretxo bat daukat eskutan;
beste hainbeste bezala
jarriko zaitut lur azpi hontan,
ta itsastea ojala!
Galdu direnen leku berean
hori da zure magala.
Ene landare apala:
egin zazu eginahala;
arrazoiaren zentzutasunak
pixka bat gorde zaitzala,
mendiak eta menditar denok
goza dezagun itzala. (bis)