Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Injinerua zara. Espazioko ikerketa garrantzitsu bat dela-eta, espaziontzi bat eraikitzen izugarrizko dirutzak gastatu dituzue. Martxan jarri orduko, zure begien aurrean lehertu egin da.

Description

Air
Munduan libre bizi izatea
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte askotan egin genduen
sekulako ahalegina,
challenger haundi eta ederra,
espaziountzi bikaina!
Motore denak martxan jarrita
ze sorpresa alajaina!
Espaziorako azaña,
hor kolpean hauts egina.
Alper gastua egon ote dan
askok usteko du baina,
seguru izan nik neuk dedala
sufrimenturik haundina. (bis)

Zer gertatzen dan pentsatzen hasi,
kausarik ezin ulertu.
Marte aldeko bidai politak
barruan grina suspertu.
Azken usteko okerren batek
proiektu dana okertu;
halare ezin baztertu,
malkotan behar gelditu,
baina aurrera segi behar da,
akats horretan aztertu.
Proiektu on bat lehertu da baina
ametsikan ez da lehertu. (bis)

Kea ta hautsa besterik ez ta,
sufrimentua daukagu;
jendeak berriz gaizki esaka
barru-barrutik dihardu.
Erru guztia dudarik gabe
hartzen degu geure kargu.
Horra jokatu hobe du,
itsuturikan gaude gu,
gure ametsa izan dedila
ilargiaren eredu;
oaindik bizitzik ez dago baino
geok ipiniko degu. (bis)