Bertsos - View details To know more about this section
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Urte askotan egin genduen
sekulako ahalegina,
challenger haundi eta ederra,
espaziountzi bikaina!
Motore denak martxan jarrita
ze sorpresa alajaina!
Espaziorako azaña,
hor kolpean hauts egina.
Alper gastua egon ote dan
askok usteko du baina,
seguru izan nik neuk dedala
sufrimenturik haundina. (bis)
Zer gertatzen dan pentsatzen hasi,
kausarik ezin ulertu.
Marte aldeko bidai politak
barruan grina suspertu.
Azken usteko okerren batek
proiektu dana okertu;
halare ezin baztertu,
malkotan behar gelditu,
baina aurrera segi behar da,
akats horretan aztertu.
Proiektu on bat lehertu da baina
ametsikan ez da lehertu. (bis)
Kea ta hautsa besterik ez ta,
sufrimentua daukagu;
jendeak berriz gaizki esaka
barru-barrutik dihardu.
Erru guztia dudarik gabe
hartzen degu geure kargu.
Horra jokatu hobe du,
itsuturikan gaude gu,
gure ametsa izan dedila
ilargiaren eredu;
oaindik bizitzik ez dago baino
geok ipiniko degu. (bis)