Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Iratxe Ibarra

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Artza, Joseba
Ibarra, Iratxe
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Negu beltzaren bihotzean zer janik ez duzuen bi otso zarete. Iratxek arkume bat hil du; zu, Joseba, hurbildu zatzaizkio baina, Iratxek ez du zurekin banatzeko asmorik.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Iratxe Ibarra

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Artza
Negu oso gogorra
izan dugu aurten;
zerbait ehizatu duzu
halakoren baten!
Ez zenuke hasi nahi
zati bat ematen,
baina beti ere ez da
egia izaten,
otsoak ez duela
otsokirik jaten. (bis)

Ibarra
Baina ez nago hobe
janari gabea,
ta neuk harrapatu dut
gaurkoan ordea.
Ez duzu probatuko
nire arkumea,
neure ehiza da hau ta
bakarrik neurea,
bakoitzari berea
Jaunaren legea! (bis)

Artza
Oso gustora zaude
dantzatuz atzea,
zurea bai unea,
nirea trantzea.
Otsoen legea da
jana banatzea,
Jauna alde batera
hobe lagatzea...
Hobe dira bi argal
ta ez bat hiltzea. (bis)

Ibarra
Lepoan ez dut hartu
gura horren zama,
neuk izan dut bakarrik
afaltzeko afana.
Ez duzu jango orain
nik eindako dana,
nahiz ez duzun probauko
mami honen xarma,
lasai, emango dizut
sobratzen zaidana. (bis)

Artza
Aspaldiko urteetan
honelako hotzik!
Aspaldiko urteetan
honako goserik!
Ez didazu eman nahi
zeuk lortutakotik,
ez dut eskeintza asko,
onar zazu hortik,
buztanaren partea
emanda ni pozik. (bis)

Ibarra
Zuk ez dezazun pasa
holako trantzea,
tori buztana ta ahaztu
zuk malaletxea,
azkenean biona
baitugu etxea;
batak gura ezkero
ondo bizitzea,
besteai tokau behar
txarto pasatzea. (bis)