Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Jon, herriko festetan barraketara joan zara eta arratsalde osoa daramazu balinarekin zotza jo nahian. Igor, tiro pitxoiko zaindaria, ondoan dago besoak gurutzatuta.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Hor zotzetan badaude
hainbat gauza eder
balinak joan zaizkit
bazterrikan bazter;
arratsalde osoan
ez det bota ezer
bista zuzena daukat
eskopeta oker. (bis)

I. Elortza:
Batera ta bestera
nik eman bi pausu
jonelako markarik
ez da egin usu
parean jarri eta
halere ezin duzu
nire betaurrekoak
gura al dituzu? (bis)

J. Maia:
Diru pila gastatzen
ari naiz ai ama!
Zure anteojorik
ez dut nahi laztana.
Hasieratik bota
nahi nuen labana
berrogei bat eurotan
ertengo zaidana.

I. Elortza:
Juramentuka zabiltz
Jaunan izenean
eta tranpak ikusiz
gaurkoan denean.
Berrogei hamarrera
iristen denean
oparituta eman
baietz azkenean. (bis)

J. Maia:
Baina ez dut nahi heldu
behingoz azkenera
luze-luzea doa
tiroen karrera.
Balin hau ez badoa
behar den parera
hurrena botako det
eskopeta bera. (bis)

I. Elortza:
Haserretu zara ta
orain bai akabo!
Ahaleginak egiten
tiroka luzaro
bota zazu errekara
eta urrinago
egia esateko
oker-oker dago. (bis)

J. Maia:
Hara, hara egia
horra bapatean
dena aitortu dezu
ta zure kaltean.
Zerorri jarri zaitez
hortxe zotz batean
eta baietz asmatu
begien tartean. (bis)

I. Elortza:
Hitz egiten didazu
era ustelean
hor labana opari
ta zoaz kalean.
Aukera jartzen dizut
modu zabalean
edo poltsan sartuta
edo sabelean. (bis)