Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Unai Iturriaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-12-04 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Goikoetxea, Ekaitz
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Unai, magoa zara eta Ekaitz zure laguntzailea. Ikuskizunaren erdian, zuk, Unai, Ekaitz kutxa batean sartu duzu, eta zerra batekin erdibitu duzu. Kontua da orain ez duzula asmatzen bi zatiak bat egiten.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Beti asmatu izan dut
ondo erdibitzen
elkartzerako orduan
nahastuko nintzen
pegamenturik ere
ez dut baina aurkitzen
ta mukiekin eitera
ez naiz atrebitzen. (bis)

E. Goikoetxea:
Magoak dantzatzen du
mila aurre-atze
dena nahaspildu da
hasi ta belaxe.
Mukiak sor dezake
hamaika oinaze
eskukin egin zazu
atzo bezelaxe. (bis)

U. Iturriaga:
Ez dakit ausartuko
naizen momentuan
atzo ez nintzen ibili
itxura santuan;
ohitu egin zara baina
Ekaitz zu orduan
besoa eramatera
hankaren lekuan. (bis)

E. Goikoetxea:
Bitan erdibituta
hau mago ergela!
Luzaroan ezin det
jarraitu horrela;
milagro txikiren bat
egin zazu bela
nik ez baitet irauten
oiloek bezela. (bis)

U. Iturriaga:
Saiatu egin beharko naiz
tira ba mutila
konzentratu egingo naiz
ta izan dadila
izan behar duena.
Artxila murtxila!
Hankak eramateko
torizu motxila. (bis)

E. Goikoetxea:
Ilusioa amets
ametsa errekin
artxila ta murtxila
ekin eta ekin
ezin dezu atera
nahi aina etekin;
bizirik irten nintzen
Txan magoarekin. (bis)

U. Iturriaga:
Baina azken ikasgaia
nik galdu egin nun
eta ordutik ezin
aurkituta inun
onar zazu mesede
egin dizut lagun
lehen ere izaera
bipolarra zendun. (bis)

E. Goikoetxea:
Ezpata hartu eta
jo ta atakean
ausartu nintzen baina
neronen kaltean;
aurrerantzean egon
zaitez apartean
untxiarena ondo
atera artean. (bis)