Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Duela 30 urte zure umea abandonatu zenuen. Bila ibili ostean, gaur jakin duzu non bizi den. Bere etxeko atarian zaude.

Description

Air
Enarak hegan baju dabiltza
Nom de la strophe
Neurri berezikoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-10-16 Zornotza Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Nom de la strophe:  Neurri berezikoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere alaba edukitzea
pentsatu nuen aurrena
baina hobeto pentsatu eta
abandonatu hurrena
aitarik gabe hezi beharrak
ematen baitzidan pena
eta gainera nirekin neukan
alkoholismoan problema.
Berandu baina orain piztu zait
amatasunaren sena
alaban bila abiatu naiz
Euskal Herrian barrena
orain eman nahi diodalako
orduan ezin nuena.

Nere barruak altxa ezin dun
karga haundia darama
nere alaba ikusi eta
arindu nahi nuke zama.
Bilboko kale ilun batean
bera ikusteko plana
egin nuen ta zalantzarekin
etorri naiz beregana;
ate bakarrak bereizten ditu
oraina ta iragana
txirrina jota ateratzean
nere alaba laztana
nola arraio esango diot
ni naizela bere ama! (bis)

Seguruenik hark ezingo du
ni hala naiz ta sinetsi
baina azkenik ebidentzia
hortara beharko du etsi
ezin nau baina nik nahiko nukeen
modu berean miretsi
txiki-txikia zen une hartan
bainun nigandik berezi;
atea eta bere bihotza
bihurtuko zaizkit hesi
zer egingo dut barkamenera
ez badu bihotza hezi
ondo pentsatzen jarri ezkero
ez dut batere merezi.