Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-11-06 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Paia, Fredi
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte askoren ondoren ikastolan ikaskide izandakoek afari bat antolatu duzue. Jendartean hara eta hona zabiltza.

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Neurri berezikoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia

Nom de la strophe:  Neurri berezikoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amak bidali ninduen
Algortako ikastolara
ama hizkuntza bainuen
español edo erdara
baina gainditu nuen nik
nire hizkuntzaren traba
ta euskal munduan sarturik
daramat azken bolada;
ikaskide hoiei begira
galdu behar dut patxada
adarra jotzen dabiltza
ala ahaztu al dute euskara? (bis)

Ezin diet begiratu
begira nabil goruntza
ikastola bihurtu da
gure hizkuntzaren hilkutxa
nahiz beraiei iruditu
deseroso ta harroputza
"egin zazue euskaraz"
esanda noa aurreruntza
"Fredi ez gaude klasean"
da euren erantzun hutsa
euskara ez da ikasgai bat
euskara da gure hizkuntza. (bis)

Ailegatu naizenean
guztia zen zoriona
halako zaplaztekorik
lehen ezin nezake soma
ez nekien bakarrik zen
ardoen osteko broma
beraiek ta nire artean
sortu da kristoren horma.
Arantza dut bihotzean
mingarri bezain sakona
jarrera aldatu ezik
berriro ez nator hona. (bis)