Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (14. 2005)
Représentación
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi apaiz zarete. Zuk, Andoni, uste duzu apaizok ere ezkontzeko eskubidea izan beharko zenuketela. Aitorrek, ordea, hori ez du begi onez ikusten.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Ixipu, errosario
ta meza liburu
horrela zale asko
galduak ditugu;
ezkontzearen alde
nago ni seguru
eskubide behar du
gainera helburu
gizartearekin bat
egin nahi badugu. (bis)

A. Mendiluze:
Baina nolatan egin
beste baten kargu
ahal duenak Jainkoa
serbitzen dihardu
eta horren zentzurik
ez zazula galdu.
Beste bide batetik
abitu gera gu
gizarte bat egiten
nahiko lan daukagu. (bis)

A. Egaña:
Hainbeste omilia
ta hainbeste pake
elizak mendez mende
majina bat neke
emakumeei egin
hiru-lau atake.
Haurrak ekartzen hasi
gainera jo ta ke
elizak betetzeko
txarra ez litzake. (bis)

A. Mendiluze:
Ez da izan halako
irudi txukuna
argumento bezela
bota didazuna
zure hitzen testigu
izan bedi Jauna!
Nahiko bistara utzi
baitezu laguna
eliza da gutxien
kezkatzen zaituna. (bis)

A. Egaña:
Nahiz ta gurea izan
fede erresuma
guk geuk ere badugu
pekatu bilduma
gertutikan hasi ta
ez joan urruna
argitan egin behar
Don Juan laguna
lehenago ezkutuan
egiten genduna. (bis)

A. Mendiluze:
Beraz ez dezu egin
zuk pekatu gutxi
arren ez zaidazula
neri erakutsi
zertan hainbeste gose
ta hainbeste antsi?
Ezin bazaio gogoz
sotanari eutsi
ezkondu zaite baina
sotana erantzi. (bis)