Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Iñaki Gurrutxaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-10-03 Zestoa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Artetxe, Miren
Gurrutxaga, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Iñaki emakumea, haurdun zaudela, lan-elkarrizketa bat duzu. Elkarrizketan haurdunaldia ez aipatzeko aholkatu dizu Miren lagunak.

Description

Air
Lagundurikan danoi I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-10-03 Zestoa Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Iñaki Gurrutxaga

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gurrutxaga

Notizia jakinda
lehen hasperena
lan bat bilatzea zen
gero zetorrena.
Hauxe da naizena ta
hauxe da garena
zergatik esan horren
gezur nabarmena
berandu baino lehen
jakingo dutena?

M. Artetxe

Zure egoera da
larri ta estua
ta nik bota nahi dizut
lehenengo eskua
baina kexati zatoz
kopeta belztua
baina zuk zer nahi duzu
emazte prestua
mundua aldatzea
edo lanpostua?

I. Gurrutxaga

Mundua aldatzea
da lan zail xamarra.
Entrebista-ra noa
jantzi det txamarra
ta zure aholkuak
sortu dit negarra
eman didazulako
nahiko babes txarra.
Lanpostu asko dago
ume bat bakarra.

M. Artetxe

Zure barruko garra
hor atera zaizu
ta umearen ama
zu zeu zara aizu!
Baina ez nioke egingo
nik sen horri kasu
tripa bat edozertan
duzu enbarazu
eurotan zenbatu ta
erabaki zazu.

I. Gurrutxaga

Oraindik gogoz nago
banoa aurrera
zure hitzekin nola
erori gainbehera?
Ondo gordean daukat
oraindik kartera.
Hartu aurretik bidaltzen
banaute kalera
ez dakit nola baino
aterako gera.

M. Artetxe

Holako arazoak
izaten dira maiz
eta ni leihatilan
begitarte alaiz
aholkuak praktiko
izan dira araiz
baina dena akabo
alda dezagun gaiz
INEMgo ofizina-ko
langile hutsa naiz.