Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Paya, Xabi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bidaia bat hartu zenuten bere garaian. Azken asteotan hango berri txar ugari agertu dira komunikabideetan. Xabik bertan behera utzi nahi du bidaia.

Description

Air
Lagundurikan danoi I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi

Hondurasako grina
nola badaukagun
bi presidente buruz
buru dira jardun.
Hantxe dabiltza lehian
horrenbeste lagun
hedabideetatik
nahiz izan ezagun
guk gure begiekin
ikusi dezagun.

X. Paya

Honek uste ez nuen
bidea hartu du
hegazkin txar batean
nola orain sartu gu?
Hondurasen daukate
hamaika apuru...
Ados, telebistatik
ikusiko dugu
baina gure sofatik
etxean seguru.

B. Gaztelumendi

Zure sofan hain zera
eroso ibiltzen
zure bi eskuekin
palomitak biltzen
baina ja pazientzia
ari zait ahitzen
Hondurasen ari da
ta jendea hiltzen
ez det segi nahi gezur
batean bizitzen.

X. Paya

Gauza bat da egia
argi ez esatea
ta bestea betiko
hartzea kaltea.
Ez al duzu ulertzen
guhaur borondatea?
Ez ote da ba hori
ai Beñat maitea
ardia otsoaren
zulora joatea?

B. Gaztelumendi

Ta zuk zure zuloan
jarraitu nahi tira!
horrek bihurtu arren
pertsona ardira
baina Xabi mundua
aldatzen ari da
eta nik egin nahi det
Hondurasko jira
zuk segi zazu beste
aldera begira.

X. Paya

Orain izango al naiz
gaitz denen errudun?
Hona hemen bi pertsona
hona hemen bi album
ezberdinak garenez
gaur ezberdin jardun.
Mundua aldatzen dabil
ados nago lagun
baina arriskatu gabe
ikusi dezagun.