Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-07 Bergara Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Martin, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Herri bereko bi herritar zarete. Zu, Jon, igandero joaten zara mezetara, eta eliza erdi hutsik egoten da. Gaur telebista meza grabatzera datorrela-eta, inoiz ez bezala, Maialen ere etorri da.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Martin

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin

Hainbat kamara eta
mikroak zintzilik
nahiz ta deskonektatu
gu ez gaude hilik.
Bada zu bezelako
pertsona abilik
fedea duzu bainan
telebistan soilik (bis)

M. Lujanbio

Orduan telebista
da zuretzat mamu
juxtu bihurtu dena
neretzako amu.
Etorriko nintzake
ez nintzake damu
koro hau zenutela
jakin izan banu. (bis)

J. Martin

Lehen mikrofonoak
ederki zebiltzan
baina ohartu zara
dagoen baldintzan:
argia eten dute
ikusten den gisan
Jainkoaren zigorra
ez ote da izan? (bis)

M. Lujanbio

Jainkoa ere dabil
estu eta larri.
Ni elizara ez naiz
ez azaltzen sarri
baina ezin leporatu
hori herritar horri
Jainkua ere badabil
juan ta etorri. (bis)

J. Martin

Gaur loditu da dagon
jendean zerrenda
beteagoa dago
Luxianan denda.
Jainkoa leku guztitan
egoten da benga
ez dagonean ere
bertan egoten da. (bis)

M. Lujanbio

Elizak ari dira
husten, husten, husten...
Zuen poltsarik ez da
ja gehiago puzten.
Nahiz ta gaur telebistan
grabatu gaituzten
lasai ETB ez du
inortxok ikusten. (bis)