Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Martin
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Martin
Hainbat kamara eta
mikroak zintzilik
nahiz ta deskonektatu
gu ez gaude hilik.
Bada zu bezelako
pertsona abilik
fedea duzu bainan
telebistan soilik (bis)
M. Lujanbio
Orduan telebista
da zuretzat mamu
juxtu bihurtu dena
neretzako amu.
Etorriko nintzake
ez nintzake damu
koro hau zenutela
jakin izan banu. (bis)
J. Martin
Lehen mikrofonoak
ederki zebiltzan
baina ohartu zara
dagoen baldintzan:
argia eten dute
ikusten den gisan
Jainkoaren zigorra
ez ote da izan? (bis)
M. Lujanbio
Jainkoa ere dabil
estu eta larri.
Ni elizara ez naiz
ez azaltzen sarri
baina ezin leporatu
hori herritar horri
Jainkua ere badabil
juan ta etorri. (bis)
J. Martin
Gaur loditu da dagon
jendean zerrenda
beteagoa dago
Luxianan denda.
Jainkoa leku guztitan
egoten da benga
ez dagonean ere
bertan egoten da. (bis)
M. Lujanbio
Elizak ari dira
husten, husten, husten...
Zuen poltsarik ez da
ja gehiago puzten.
Nahiz ta gaur telebistan
grabatu gaituzten
lasai ETB ez du
inortxok ikusten. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra