Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Supermerkatuan erosketa eginda atera zarete oraintxe. Baserritarren manifestazio bat dago atarian, traktore eta behi eta guzti.

Description

Air
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita

Nahiz teorian hartzen diogun
ekologiari kargu
gero holako lekuetara
sarri etortzen gara gu
etiketari begitu gabe
eginaz hainbat enkargu
ta orain geure hipokrisia
muturretan lehertu zaigu.

J. Maia

Poltsak eskuan ditugu eta
kopetak zaizkigu belztu
behi ta traktore baserritarrak
kalera dira aurkeztu.
Onintza biak egon behar degu
hori ulertzeko prestu
euren eskuek landu dutena
ez dagola euren esku.

On. Enbeita

Gerria makur ibiltzen dira
neguan eta udetan
produkturen bat sortu gurean
maite dituzten lurretan
ta txakur txiki bat ere ez dago
inoiz euren eskuetan
eta guk ere parte hartzen dugu
injustizia horretan.

J. Maia

Gu ezin gera injustizien
aurretik lasai igaro
nola porruak hala patatak
ederrak dira zeharo
mimoz ereinak mimoz jasoak
ekarri baino lehenago
baina lurretik apaletara
amildegi beltz bat dago.

On. Enbeita

Lotsa sentitzen naiz oso lotsa
ta benetan ez da broma
nondik ekarri duten ez dakit
gure poltsetan dagona.
Amildegia geuk ere estutu
dezakegunez gizona
zin egidazu gaur azkenekoz
etorri garela hona.

J. Maia

Beraz ez degu erosi behar
ez Eroski-n ta ez inun
bestela lurrak etorkizuna
izan baitezake ilun.
Lurrera bota poltsatakoak
ez gaitezen hola jardun
ostegunean azoka dago
ta han erosi dezagun.