Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Neba-arrebak zarete, eta zuen ama alarguna ikusi duzue gaur zuen adin bertsuko bati besotik helduta. Zu, Jone, izugarri poztu zara; Amets ez.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria

Zelako bikote fina
printzea ta erregina!
Amarentzako gazte hori da
gaur printze urdina.
Lehenago dena zen mina
ez zait inporta adina
edo ez behintzat gure amaren
zoriona adina. (bis)

A. Arzallus

Ibili zen malkotan blai
ziaboga txiki baten zai
buelta hartu du ikusi dut ta
ni ez nago lasai.
Garenez arreba-anai
Jone duda bat daukat ai:
maite du edo gure amak ez du
bakarrik egon nahi. (bis)

J. Uria

Nahiz ta ez duen senarrik
ez izan hain susmo txarrik
nire iritziz amak ez baitu
inoren beharrik
berak badauka indarrik
nauzu harritu samarrik
lehenago ere gurekin inoiz
ez da egon bakarrik. (bis)

A. Arzallus

Ze duda eta ze gudu!
Jone ez nago seguru
ama etxean bakarrik sarri
utzi izan dugu.
Bere bide edo mundu
berriak zentzua nun du?
Ez da ba izango ez diogula
nahikoa lagundu? (bis)

J. Uria

Gure laguntza katea
itxi ahal dugu atea
nire ustetan hori ez dugu
amaren kaltea.
Ai ene neba maitea
onartu eta bakea
ez al duzu nahi gure umeek
aitona izatea? (bis)

A. Arzallus

Arrazoia konpletoa
baina ez da hain petoa
nik erantzun bat badaukat nere
kezken artekoa:
gure haurra etxekoa
ta geure babesekoa
nola esplikatu aitona dela
hogei urtekoa? (bis)