Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Transexualak zarete. Lege aldaketarekin, ebakuntza egiteko aukera duzue orain. Gaur duzue ebakuntza prestatzeko lehen kontsulta. Itxarongelan zaudete.

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Jaio orduko sentitu nitun
gorpuzkeran mutil antzak
baina neskara tiratzen zidan
gorputz barruko arantzak
neskekin neuzkan sentimentuak
eta berdin konfiantzak.
Orain konsulta atari hontan
lege-galderen balantzak...
Azken orduan beti zergatik
bisitatzen nau zalantzak?

A. Mendiluze

Zalantzarik ez baina ezetzak
izan ditugulako lehen
baiezkoari orain zalantza
gehitu egin zaio hemen
bainan aurretik nik zenbat amets
egingo ote nituen...
Behin heldu eta hara eskua
dardarka daukat nabarmen
baina ez dakit bildurra edo
ilusioa ote den.

A. Arzallus

Ilusioa zeure barruan
ere erdi dudan omen
neroni ere irripartxo bat
zimurtuta nago hemen.
Neska izan nahi dut ni neska bainaiz
konfiantza ta sinesmen
baina Aitor badut beste kezka bat
galdera denetan goren:
zoriontsua izango al naiz
ebakuntzaren ondoren?

A. Mendiluze

"Zoriontsua izango al naiz?"
lau hitz oso nabarmenak
urte hauetan zure barruan
indartuz joan direnak.
Honek ez ditu kenduko noski
betirako gure penak
baina berdinak izango dira
behingoan irudi denak
gure arimak ikusiak ta
gure ispiluarenak.

A. Arzallus

Tira ba berriz sartu gaitezen
tren berrien abenturan
geroan oso zoriontsuak
izango garen menturan.
Ametsek ez du sexu izenik
beraz zertan egon dudan?
Baina lehen Aitor hots egin dizut
eta ximurtxo bat zugan...
Zuk esaidazu ze izenekin
hots egin behar dizudan.

A. Mendiluze

Eider nahi nuke baina izenak
kasik denak dira onak
edozein neska-izen on baitu
bihurtzekotan dagonak.
Hainbat denboraz ez al gera ba
gu horretxen zai egonak?
Utzi ditzagun behingoz dardarak
ta behartutako bromak.
Zure txanda da zoaz barrura
animo ta zorionak!