Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Andoni, giltzurrun bat behar zenuela-eta Maialenek eskaini zizun berea. Gaur izan da ebakuntza eta elkarren ondoan esnatu zarete.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Hara bizitzan txanpona
nik neukan ezinegona
neri mesede egitearren
zu etorri hona.
"Eskerrak" ez da sakona
"Merçi" ta "Gracias" broma...
Ez dakit nola adierazi
nere esker ona. (bis)

M. Lujanbio

Lehen panorama krudela
orain ohean epela
ospitalean elkarri zehar
begira gaudela.
Nik eman nizun horrela
"Gracias" behar gabe bezela
pentsatu bainun zuk ere berdin
eingo zendukeela. (bis)

A. Egaña

Hurbildu nere ohera
banator nere onera
eta eskerrak adierazteko
nago egarbera.
Giltzurrun donante bera
emakumea gainera
sentiberago izan ninteke
hemendik aurrera. (bis)

M. Lujanbio

Nere zati zure parte
sentiberago zinake
orain gu biok badegu zerbait
betirako kate.
Lehen bi ta huts bion kalte
orain bat ta bat enpate...
Mundua ere logika hontan
hobe lihoake. (bis)

A. Egaña

Giltzurdun batean gora
munduaren metafora
zure antzeko gutxi batzukin
hobea izango da.
Eskerrik asko señora
pasatu ahala denbora
zuk ere nere zedozer izan
zenzake gerora. (bis)

M. Lujanbio

Ez dizut ulertu en fin
edota ulertu ezin
anestesiatik esnatu zera
umore beltzakin.
Orain ez aje ta ez min
aurrera auskalo... ez jakin
oraingoz daukat hutsunetxo bat
zure izenarekin. (bis)