Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1981-02-07 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1981-02-07 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Exercice
Bakarka eskertzea
Sujet proposé
Esker bertsoak

Description

Air
Zazpi ahizparen gai den oihala
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1981-02-07 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neskatxen batek egin omen nau
hain itxura ederrean
nere eskerrik beroenetik
nago eman beharrean
oraindik neskatx balienteak
badaude gure lurrean
hainbat denbora pasatutzeko
bekozko honen aurrean.

Badakizute bertsolari bat
nola dabilen munduan:
gau eta egun etxetik kanpo
kinkileruen moduan
zintzilika hau jarri beharko
tximiniaren onduan
haurreri ahaztu ez dezaioten
aitak zer arpegi duan.

Hitz bihotzetik bihotzera ta
bertsotan aborik abo
zestuarrekin ibilia naiz
anai baino areago
zuen herri hau ez det jarri nahi
gorago edo beherago
Uztapideren sehaska da ta
guzia esanda dago!

Agur txapeldun maitagarria
maixu zahar eta tokaio!
Gaur zuri eta zure lurrari
burumakurtzen natzaio
Zestoa Zestu izan ez balitz
zu ezin zindeke jaio
arbola ere nolakoa dan
frutuai igartzen zaio.

Agur urolar bertsozaleak
ta agur gainontzekoak
gaurko txaloak dira neretzat
gogoan gordetzekoak
bat etorri naiz orain bi goaz
eta biok antzekoak
bion partetik eskerrak mila
zestoar bihotzekoak!