Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1981-02-07 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1981-02-07 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Urola aldean ere erregea izan dugu bisitan, eta Imanol Lazkano harekin hizketan ikusi nuen. Erregeari zer esan zenion jakin nahi nuke.

Description

Air
Neskazahar bat tentatzen
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1981-02-07 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiko gai zelebrea
ez al dezu jarri?
Nik zer esango nion
hankaluze horri?
Haren atzetik ez det
pauso asko korri
nere gonbitarekin
ez baitzan etorri!

Hamar mila polizi
aztoratu ditu
lehen bezela probetxu
gastuz ugaritu
hobe zan milioi hoiek
bidali balitu
ta bera Sofiakin
Madrilen gelditu!

Gure arazoetan
ez du jo hondorik
propinak emateko
ez baitu gogorik
ez da azaldu behintzat
halako mordorik
ta errege soilarekin
ezin jo hordorik!

Hemengo kontrola ta
hemengo tankea!
Aldegin duanean
denontzat pakea
Burgostikan beherako
da haren legea
Juan Carlos ez baita
gure erregea!