Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1974-12-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jesus Alberdi "Egileor", Imanol Lazkano, Mattin Treku "Mattin"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1974-12-07 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Jesus "Egileor"
Lazkano, Imanol
Treku, Mattin "Mattin"
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hau eguneroko gertakizuna da eta Bergaran ere uste dut gertatuko dela, gure herrian gertatzen den bezala: haurrak ikastolara bidali bai, baina etxean erdara egiten da.

Description

Air
Dama askoren engainagarri
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1974-12-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jesus Alberdi "Egileor", Imanol Lazkano, Mattin Treku "Mattin"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egileor:
Pare bat bertso kantatuko'itu
inork nahi badezu jakin
hitz egiteko asmoan nator
baina motiboarekin
haurrak bialdu ikastolara
ta etxian erderaz egin
euskera ezin asko indartu
holako gurasoekin!

Lazkano:
Hori gauz txarra ez baldin bada
ez dago gauza txarrikan!
Bide hortatik ez da faltako
malko eta negarrikan
ikastola baldin badaukagu
modagatik bakarrikan
ikastola ta andereñoak
denak dira alperrikan!

Mattin:
Bihotzetik estimatutzen det
ikastolara doana
ikastolan ibilitzia da
umientzako gauz ona
bainan etxian erdaraz ari
horrek ematen du pena
nik uste dut etxekoa dela
ikastolarik onena.

Egileor:
Euskerai sarri geuk jartzen dio'u
izugarrizko lazuak
ta era hortan iritsi leizke
bukatutzeko plazuak
alperrik dira ikastolara
ematen diran pausuak
umeak baino kulpa gehiago
dadukagu gurasuak!

Lazkano:
Euskal Herrian jaio ginaden
Jangoikoak hala nahita
eta euskera maite dezagun
gure eginkizuna baita
bainan erderaz ai bada ama
ta erderaz ai bada aita
horrek semea eta herria
inortxo ez ditu maita.

Mattin:
Orain gazte asko badabila
eskuara ezin ikasian
ikastolan pixkat egite'ute
ta elizan otoitzian
eskuara nahi bada ondo gorde
gogoan ta bihotzian
aurren-aurrenetik hasi bihar
da hizketa hoi etxian.

Egileor:
Guk sehaskatik euskera hori
lehelengo ikasi genduan
garbiagorik izan leikenik
ez det pentsatzen munduan
ta oraintxen gaude behian dagona
altxatutzeko orduan
presak eitea alperrikan da
ura pasatutakuan!

Lazkano:
Maiz esan degu gure herria
ez dabilela egoki
erdal kutsuak gure herrian
harturik duala toki
eta askotan egiten degu
belarri motzen aitzaki
etsai txarrena geroni gera
hortan dudarik ez euki!

Mattin:
Gaurko gazte gehienek ere
hoi behar dute ikasi
nere partetik ahalegintzen naiz
euskara dadien bizi
burasoek asti eskasian
badute galtzerat utzi
aitona ta amona zahar hoiek
iloberi irakutsi.