Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1975-04-13 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1975-04-13 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Errespetorik handienakin
hitz egingo dizut dana
lagun berri bat izateko asmoz
ote zatoz neregana?
Ez det esango gezurra danik
zuk esaten dezun dana
bainan guziok degu egitzat
norbera eskutan duana.
Ez det esango zure fedeak
ez dadukanik indarrik
bainan holako propagandetan
ez ote zabiltz alperrik?
Hemen gizona gizon izaten
legea hau da bakarrik
hori kunplitzen baldin badegu
ez da liburu beharrik!
Batek nahi luke Kriston bizitza
danen gainetik ikusi
besteak berriz kumunismoa
jarri nahi dute nagusi
kontuak kontu hemen gizona
gizon ezin degu hezi
hobe genduke lehendabiziko
gizon izaten ikasi!