Bertsos - View details   To know more about this section

1975-04-13 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1975-04-13 Zarautz Jaialdia
Gai-emailea
Patxi Barbero
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Emakume bat etorri zaizu ate ondora, liburu bat saltzen dabilela esanez, zuk orain arte eduki duzun edo sinisten duzun erlijioa ez dela egia, eta berak salduko dizula egia esaten duen liburua, Jehovarena, alegia.

Description

Melody
Umildadea urruti eta A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Herri Irratia - Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtsa

1975-04-13 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errespetorik handienakin
hitz egingo dizut dana
lagun berri bat izateko asmoz
ote zatoz neregana?
Ez det esango gezurra danik
zuk esaten dezun dana
bainan guziok degu egitzat
norbera eskutan duana.

Ez det esango zure fedeak
ez dadukanik indarrik
bainan holako propagandetan
ez ote zabiltz alperrik?
Hemen gizona gizon izaten
legea hau da bakarrik
hori kunplitzen baldin badegu
ez da liburu beharrik!

Batek nahi luke Kriston bizitza
danen gainetik ikusi
besteak berriz kumunismoa
jarri nahi dute nagusi
kontuak kontu hemen gizona
gizon ezin degu hezi
hobe genduke lehendabiziko
gizon izaten ikasi!