Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Mattin Treku "Mattin"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Représentación
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Treku, Mattin "Mattin"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Afrikako basamortu batean beltz batzuek gizaseme zuri bat ari dira pertz aundi batean egosten, jateko asmoz jakiña. Zu, Mattin, gizaseme ori izango zera; ta zu, berriz, Lopategi, beltz orietako bat.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Mattin Treku "Mattin"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mattin:
Beltz unen aldian gelditzen naiz ni
gaur lotsa edo erabe,
aragi yaten beltz demonio auk
errabiatuak dirade;
bañan, gaizua, ez, otoi, geldi
niganik ikasi gabe:
kristaua ola jaten baduzu
suan erreko zirade.

Lopategi:
Orregatikan dotriña artzeko
nik ez nedukan asmorik,
aukera ederra dadukat eta
ez nua galtzen denborik;
zuri agiñak ezarritzeko
zelan izan ez gogorik,
aspaldi (y) ontan ezpainuen jan
aragi txuriyagorik?

Mattin:
Arrigarri da kristaua ola
iristia ortaraino,
auen aldean gertatzeko ni
beldurtu naiz egundaino;
kristaua nola izan ditake
basatua ortaraino?
auk yendia jan naiago dute
lan pixka bat egin baino.

Lopategi:
Beltzarentzako zure dotriña
ez da oso atsegiña,
ala balitza aragi-jate
au niretzako eziña;
ezurra sakon daukazu eta
gañetik sobra mamiña,
pixka bateko kenduko dezu
nere aragi-premiña.

Mattin:
Aragi jaten ari zera zu
gaur animaren kaltian,
ondo entenditu bear zinuke
Mattinek au esatian:
beltz oiek ola ibilki dira
aspaldi oraiñ artian,
pake santurik ez da izanen
auk konbertitu artian.

Lopategi:
Ni konbertitzen asi baiño len
galdu zazu esperantza,
nere barrua asetutzeko
artu baidot konfiyantza;
oraintxe eltzari emongo dautsat
azkenengoko balantza,
iya-iyian artuta zagoz
kapoi eder baten antza.