Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Manuel Olaizola "Uztapide"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (6. 1967)
Représentación
1967-06-11 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Auteurs
Aire, Fernando "Xalbador"
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Biok anaiak zerate; zu, Uztapide, egunsentian lanera zoaz, eta zu, berriz, Xalbador, gau pasa eginda, ordu berean etxera zatoz, eta topo egiten dezute. Alkarrekin teman iruna bertso.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1967-06-11 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Manuel Olaizola "Uztapide"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Uztapide:
Anai maitea, entzun itzazu
beste anaiaren esanak:
gure aurreko gurasuak e
etziran ola izanak,
gaur er'eginak izango'ituzu
zuk egun guztiko lanak,
ama batenak gerade baño
ez gera berdiñak danak.

Xalbador:
Argisentiyan etxera buruz
artzen detan ahalgeal
eta zu eni or berriketan
ondo jakin gai nerea;
lanera zoaz gogo baituzu,
ola da egun legea,
bietan errukarriena ni naiz,
lorikan egin gabea.

Uztapide.:
Gure etxian ikusteko naiz
oraindik ondoren latza,
gaur ere nola egin dezun zuk
txit erretira narratsa;
dirua ola botatzeko zu
etzerade aberatsa,
ia mesedez esan zaidazu
nun pasa dezun arratsa.

Xalbador:
Taberna batên egonak gira
auzoko Anton ta biak,
eta gero, or konturatu gabean
atzeman gaitu argiak;
zuazi lanerat, nik istant batez
itxi bear tut begiak,
atzartzeaikin moldatuko tut
txerriak eta behiak.

Uztapide:
Denbora bazan or ibiltzeko
goizetikan arratsera,
Anjelusian mutil jatorrak
etorri bear du etxera;
orain sasoia ola galduta
gero bazuaz zartzera,
gauza onikan ez da zurekin
mudatutzen ez bazera.

Xalbador:
Mundu guziyan zabaldua da
lagun zailea naizena,
nik, lagun billa natorrenean,
arrapatzen dut dozena;
eta zu berriz lanetik laister
ohera zuzen-zuzena,
aintzina're jarraituko zaizu
Manuel Tonto izena.