Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-11-26 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lehengo batean omenaldia egin zitzaion Santi Brouardi, duela urte batzuk "bateren batek" hil zuen gizona. Hantxe elkartu zarete Unai, Edurne Brouard, Santiren alaba, eta Maialen, Kristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doral ertzainaren alarguna.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:

Behin honezkero hamarkada bi
aitaren faltan igaro
orain artean omenaldiak
alde bakarrak zeharo
gaur hona etorrita eman duzu
baina pauso bat harago
beste pauso bat eman ezkero
bide erdi eginda dago.


M. Lujanbio:

Oraindik ere bihotz barruan
sartuta daukat arantza
baina minetik irtenbiderik
ez degu izango antza
eta bai pausotxo bat eman det
laburra bezainbat latza
orain Edurne zuk eman zazu
pausotxo bat niganantza.


U. Iturriaga:

Herio beti dugu herio
izan GAL edo izan ETA
familian falta zaigun hori
ez zaigu itzuliko eta.
Zuk pauso bat nik beste pauso bat
hortan ez gaitezen neka
nik nahi dudana da ez dadila
berriro sekula gerta.


M. Lujanbio:

Zure ahalegina ere eskertzen dut
ezetz ez duzu usteko
nik lanak dauzkat hemen zenbaiten
begiradari eusteko
baina bihotzak badu indarrik
zornez ta minez husteko
ta herri hontan konponbide bat
behar dela ikusteko.


U. Iturriaga:

Esaten dute hortatik gertu
hurre ote gauden kasik
horrela balitz hartuko nuke
notizia hori pozik
baina orain gu biktimak gara
baina igualak ez baizik
lehen mailako eta bigarreneko
merezi ez dugunak hitzik.


M. Lujanbio:

Buruak zenbat buelta eman dun
tripa buelta baten truke!
Bi emakume elkartu gera
pasaturik hainbat urte.
Gure hitzak ez du asko balio
ez behintzat zenbaitek uste.
Ai guk dakigun gizon batzuek
pauso hau emango balute!