Bertsos - View details To know more about this section
2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga:
Behin honezkero hamarkada bi
aitaren faltan igaro
orain artean omenaldiak
alde bakarrak zeharo
gaur hona etorrita eman duzu
baina pauso bat harago
beste pauso bat eman ezkero
bide erdi eginda dago.
M. Lujanbio:
Oraindik ere bihotz barruan
sartuta daukat arantza
baina minetik irtenbiderik
ez degu izango antza
eta bai pausotxo bat eman det
laburra bezainbat latza
orain Edurne zuk eman zazu
pausotxo bat niganantza.
U. Iturriaga:
Herio beti dugu herio
izan GAL edo izan ETA
familian falta zaigun hori
ez zaigu itzuliko eta.
Zuk pauso bat nik beste pauso bat
hortan ez gaitezen neka
nik nahi dudana da ez dadila
berriro sekula gerta.
M. Lujanbio:
Zure ahalegina ere eskertzen dut
ezetz ez duzu usteko
nik lanak dauzkat hemen zenbaiten
begiradari eusteko
baina bihotzak badu indarrik
zornez ta minez husteko
ta herri hontan konponbide bat
behar dela ikusteko.
U. Iturriaga:
Esaten dute hortatik gertu
hurre ote gauden kasik
horrela balitz hartuko nuke
notizia hori pozik
baina orain gu biktimak gara
baina igualak ez baizik
lehen mailako eta bigarreneko
merezi ez dugunak hitzik.
M. Lujanbio:
Buruak zenbat buelta eman dun
tripa buelta baten truke!
Bi emakume elkartu gera
pasaturik hainbat urte.
Gure hitzak ez du asko balio
ez behintzat zenbaitek uste.
Ai guk dakigun gizon batzuek
pauso hau emango balute!