Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-04-21 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1990-04-21 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Jon Sarasua
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Anatx
Etorkizuna nun ote dagon
bertsoaren iturrian?
Jakin ezazu entzule maite
jaio nintzan basarrian,
ta dutan nere eskola dena
daukat upel baztarrian,
horregatikan kantatutzen det
lehengo ohitura zarrian.
Sarasua
Baina gazteak zahar usai duna
nola lezake gorrota?
Nere lagunak hasi ohi zaizkit
laister «que pasa tio»ka,
agureentzat berriz bertsorik
sagardotegi(a)n ez bota,
bertsolaritzan etorkizuna
diskoteketan dago-ta.
Anatx
Barkatu ezak ni Sarasua
aurkitzen naiz hire kontra,
badakizute gaur Sarasuak
garbi azaldu dun nota,
diskoteketan ta kafetegin
bertsoak zertako bota?
Han alperrikan izango dira
euskaldunik ez dago-ta.
J. Sarasua
Nahiz ta hiretzat dantzalekuak
izan zatar ta itxusi,
geuretzat ere hau da gaur egun
libertimendu nagusi,
oraindik ere holako gauzik
nahiz eta ez dan ikusi,
bertsotan hasi beharko degu
antiaju baltz ta guzi.
Anatx
Aizak faborez hik bazterrera
utzi antiaju beltzak,
beste modura bertsolaritzak
bazeduzkak esperantzak,
diskoketetan euskaldunik ez
eta estuasun latzak,
entzule finak nahi baldin baituk
sagardotegi(a)n kanta zak.
Sarasua
Lehengoan lagun gaztetxo batek
hau esan zidan serio,
Anatxi bere erloju denak
gelditu egin zaizkio,
ohitura zaharra ta sagardoa
maite ditula medio,
azkenerako urdailak ere
kupel forma hartu dio.
Anatx
Urdailak ere kupel tipua
ez al nago kurioso,
ta Sarasua bide txarrean
abiatu zerade oso,
sagardotegi(a)n edaten baida
dozena erdi bat baso,
orduan errez eta gustora
kantatzen da zenbait hertso.
J. Sarasua
Sagardotikan egina dago
Anatx hau trago ederrik,
Txirrita(re)n antza hartu nahi luke
baina hala ere alperrik,
gaurko egunetan berriz ez dago
hi Txirritaren beharrik,
ohitura zaharrak gelditu dira
liburuetan bakarrik.
Anatx
Ohitura zaharrak segitutzea
oraindik ere ona da,
eta bertsoa eraman zagun
kupela eta plazara,
erabaki bat hartu behar det
igual konforme ez zara,
sagardotegira bertsotara jun
diskotekara dantzara.
J. Sarasua
Ohiturak ere aldatzen doaz
ta hala behar da hezi,
nahiz eta jakin hainbeste gauza
izan dala injustizi,
lehengoa gorde behar da baina
hau jakin zazu lehenbizi:
aldatu gabe hiltzea baino
hobe aldatuta bizi.