Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-05-04 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Otazo, Eñaut
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu.

Description

Air
Bertsuak jarri dizkat
Nom de la strophe
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze: Asko esan nahi eta
okerreko froga
egutegiak dira
gaur egungo moda
baina aizu Amaia
hau dirurako da. (bis)

A. Agirre: Nik ondo ulertzen det
ta goaz aurrera
lehen zer pasatu zaizun
kontuak atera:
ipurdi bistan zeorri
geratu baitzera. (bis)

A. Mendiluze: Holakoak ez zaizkit
pasa izandu maiz
baina begiratzeak
igual egin dit gaitz
ni ez nauzu larritu
beldurtu egin naiz. (bis)

A. Agirre: Aitor planta daukazu
ona ta itzela
txokolate tabletak
badauka nibela...
Jarri eskuk atzean
bertsotan bezela. (bis)

A. Mendiluze: Bertsotan bezelaxe
eskuak atzera
ez nihoa argazki
horretan jartzera
ez dihoaz nerekin
dirua galtzera. (bis)

A. Agirre: Ni aterako naiz ta ez
neretzat kaltean
eozeinek jarriko nau
eskaparatean
ez zait ezer ikusten
mitxelin artean. (bis)

A. Mendiluze: Zuk bezela pentsatu
beharko det neuk'e
orria nola ez ba
Amaiakin bete?
Zeuretzako bakarrik
hiru hilabete. (bis)

A. Agirre: Asko okupatzen det bai
ezin disimula
ta zuk dezun lotsa're
hain degu mardula
pena tapatzeko're
ileik ez dezula. (bis)

A. Mendiluze: Bueno hori utzita
dena konpontzeko
jarri egutegi bat
ondo osatzeko
ta nik ordainduko det
ez ateratzeko. (bis)

A. Agirre: Baina nik neuk nerean
segi nahi det tinko:
bata besten gainean
ipini ta kito!
Horrela ez baitzaigu
ezer ikusiko. (bis)
A. Mendiluze: Baina bertsolaienaz
ziur al zaude zu?
Amaia oraindikan
pentsa dezakezu:
atzean daukaguna
ikusi al dezu? (bis)

A. Agirre: Atzekaldera ezin
da egin bisita
nahiz egin dakiekeen
lau hoiei kritika
gauero ikuste'itut
begiak itxita. (bis)

A. Mendiluze: Orduan izango da
konpondu beharra
egutegi kutrea
egutegi txarra
hamabi orrialde ta
argazki bakarra. (bis)