Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua, Millan Telleria
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua, Millan Telleria
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Telleria
Goiza pasatu diat
lanaren menpean,
ta siestagura nuen
nedukan nekean,
noiz kristotan sartu haiz
kuartuko atean?
Elbia siesta egiten
utziak pakean.
Sarasua
Hegan ni pozik nabil
hasteko asmotan,
zerbait egin beharko
dibertitzekotan,
buelta eman ta eman
horrela askotan,
oso pozik nabil ni
mutur alde hortan.
Telleria
Beraz nere muturra
datorkik gogora,
baina hobe dek kontuz
hurbildu ondora,
hartzen baldin badet hemen
ohiko almoda,
elbi enano hori
aguro hilko da.
Sarasua
Oso pozik zaitut nik
beti amorrazten,
buelta hona, buelta hara,
hala naiz jolasten,
horretaz zu pentsatzen
ez al zera hasten?
Haundiak ere ez du
beti irabazten.
Telleria
Elbi txikiak egin dit
gaurkoan jaramon,
kuartora sartu ta geldi
ezin baizan egon,
armaiotik hartu eta
bota zioat Bloom,
begira lurrean orain
zeinen ondo hagon.
Sarasua
Nahiz ta Bloom hori izan
neretzako kalte,
momentuan etxean
ez daukazu bate,
gaur ni nagusi nago,
aizu gizon maite,
ta ni aspertu artean
izorratu zaite.