Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2007-07-08 Amoroto Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok hilkutxa baten aurrean dauden bi gizon zarete. Barruan andrazko bat dago; andrazko hori biok ezagutzen duzue, baina elkar ez duzue ezagutzen. Disimuluan elkarri begira egon zarete, eta elkarrekin hitz egiteko ordua dela pentsatu duzue.
Gaiari oharrak
Gai-jartzaileak Maialen Lujanbio jarri zuen hurrengo ariketan hildakoaren paperean.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Belaunikatu eta
lore eta muxu...
Hortxe ikusi zaitut
urduri ta izu;
kontxo-kontxo! Juanaren
semea zara zu
sudurra behintzat igual
iguala daukazu! (bis)

I. Elortza: Ez naz ba ez semea
ez izan tentela!
Batzuetan ogean
bero gengozela
gogoan daukat Ramon
esaten eustela
eta pentsatzen dot zeu
izango zarela. (bis)

J. Maia: Ba Ramon ni neu nauzu
hemen naiz apropos
ez pentsa daukadadik
zu ikustean poz;
ez dezu maitasunik
dena zaude hain hotz...
Plastikozko loreekin
hona nola zatoz? (bis)

I. Elortza: Eta zu bape barik
hona hurreratzen...
Ai Ramon azken gabaz
nabil akordatzen:
zeu nintzela esan ta
han hasi laztantzen
eta irribarretxo
horregaz joan zen. (bis)

J. Maia: Barka baina ez zera
batere ernea
begirada daukazu
motza ta xumea
zu orain ikusita
horrelako mehea
zu izan zera beti
nahi nuen umea. (bis)

I. Elortza: Gura eban umea
akabo, akabo!
Zer esaten dau honek?
Mina dauka klaro.
Zuri begira neu be
harrituta nago;
neuk be espero neban
zeozer gehiago. (bis)

J. Maia: Ba horrela bazaude
zakurraren putza!
Gurutzean aurrera
ez ezazu bultza!
Kontxo konturatu naiz
hauxe da hau hutsa!
Nere hilobia zegon
bi kale haruntza. (bis)

I. Elortza: Edan egin ete dau?
Zer dabil esaten?
Hildakoan aurrean
honek zer ein leiken...
Zure hilobia baldin
badago nonbaiten
sartu zaite barrura
ta ez zaite urten! (bis)

J. Maia: Nola da posible hau
gaur ez ulertzea?
Ez daukazu zeharo
beteta eltzea!
Nere hilobia nahi det
ondo ulertzea:
bizirik nagoela
daukat gurutzea. (bis)