Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2000-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
2000-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Aupa Alberto, adio Felix,
ta entzun gure ahotsa;
mendizalea zendun gorputza,
mendizalea bihotza;
ondo uztartuz barrengo sua
ta Himalayako izotza;
zoritxarrean handik heldu zen
guretzat berri mingotsa,
soka beraren bi ertz baidira
bizitza ta heriotza. (bis)
Irazu:
Zuen ametsak pausatzen ziran
mendi-gailur zorrotzetan;
Felix betiko gelditu zera
G II-ko magal hotzetan;
Albertok berriz ibili behar
ibilera arrotzetan;
ez egon gero berriz batera
pasiatzeko lotsetan,
nahi aina leku baidaukazue
euskaldunen bihotzetan. (bis)
Murua:
Bi buru baina bihotz bakarra
mendiko jardun finean;
gorputz bat gorpu han gelditu zen
Himalayako gainean;
nik nahiko nuke Albertok segi
dezala ahaleginean;
zuen lagunok ariko gera
ekinaren ekinean,
bion indarrak batu daitezen
bizi denaren soinean. (bis)
Mendiluze:
Goia jotzeko ilusioa
barruan ezin kabitu
zitzaielako, joan ziren eta
Felix mendian gelditu.
Inguru hontan aritzen ziren
ta denak hunkitu gaitu;
baina nahiz eta aurrerantzean
bietatik bat aritu,
bihotzarekin beiratzen dunak
biak ikusiko ditu. (bis)