Bertsos - View details   To know more about this section

2000-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-08-24 Arrasate Jaialdia
Conductor
Indagoitia, Kepa
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Murua, Iñaki
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Inguru honetan, eta hemendik hain zuzen, askotan ikusi izan ditugu iñurrategitarrak, Felix eta Alberto, entrenatzen; korrika egiten, bizikletan... Hori ez da errepikatuko.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Iñurrategi, Alberto
Iñurrategi, Felix

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Aupa Alberto, adio Felix,
ta entzun gure ahotsa;
mendizalea zendun gorputza,
mendizalea bihotza;
ondo uztartuz barrengo sua
ta Himalayako izotza;
zoritxarrean handik heldu zen
guretzat berri mingotsa,
soka beraren bi ertz baidira
bizitza ta heriotza. (bis)

Irazu:
Zuen ametsak pausatzen ziran
mendi-gailur zorrotzetan;
Felix betiko gelditu zera
G II-ko magal hotzetan;
Albertok berriz ibili behar
ibilera arrotzetan;
ez egon gero berriz batera
pasiatzeko lotsetan,
nahi aina leku baidaukazue
euskaldunen bihotzetan. (bis)

Murua:
Bi buru baina bihotz bakarra
mendiko jardun finean;
gorputz bat gorpu han gelditu zen
Himalayako gainean;
nik nahiko nuke Albertok segi
dezala ahaleginean;
zuen lagunok ariko gera
ekinaren ekinean,
bion indarrak batu daitezen
bizi denaren soinean. (bis)

Mendiluze:
Goia jotzeko ilusioa
barruan ezin kabitu
zitzaielako, joan ziren eta
Felix mendian gelditu.
Inguru hontan aritzen ziren
ta denak hunkitu gaitu;
baina nahiz eta aurrerantzean
bietatik bat aritu,
bihotzarekin beiratzen dunak
biak ikusiko ditu. (bis)