Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Laguna eta adiskidea,
bazuen bere dizdira.
Gure artetik Jaunak eraman
berak nahi zuen tokira,
eta geroztik gu hemen gaude
nun ote dagon begira.
Halabeharrez joan zitzaigula
zortzi egun pasa dira,
eta geroztik zerua ere
negar malkotan ari da. (bis)
Egaña:
Baina den-dena ez da malkoa
goiko lainoen ertzian,
sarri izarrei jarduten gendun
tabernan ateratzian.
Gerora ere segi nahi degu
orain arteko antzian:
sagardotegi batetik irten
ta kantuan arratsian...
Orain Diegori jardungo gera
izarrei begiratzian. (bis)
Gorrotxategi:
Nagon lekutik begira nago
han goiko hodeietara,
Diego Garcia joan berri dan
eremu horietara.
Hemen nahi gendun ta behar gendun,
zergatik joan zaigu hara?
Bere lagunak ginan guztiok
saminez gelditu gara;
lurrak emana lurrak eraman,
bizitzako legea da.
S. Lizaso:
Hain zen umila dohaiak zitun
harek ugari beregain!
Bizitzan ere jokatzen zuen
gizonik finenaren lain.
Bera joan da ta agur orain
hainbat lagunarte bikain.
Hainbat sufritu ta azkenean
kolpez heriotza ordain.
Lehen heriotzai beldurra nion,
gorrotoa diot orain. (bis)
Egaña:
Ez dakit ziur Diego Garziak
parekorikan nun duan,
denok dakigu izarra zela
atletismoan munduan,
baina askoz'e izarrago zen
harremanaren orduan.
Konsuelotxo bat behinepehin denok
degu barrunpe minduan:
bere jirako lagun guztiak
hobeak egin ginduan. (bis)
Gorrotxategi:
Bizi guzian beti presaka,
bizi guzian korrika,
urteetan gora joanagatik
ez zan erori amilka,
bere atzetik gelditzen ziran
hamabitikan hamaika.
Agur ein gabe joan da betiko,
hori degu gero marka!
Eulia aina ere ez gera
ondo pensatzen jarrita. (bis)