Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-04-07 Bergara Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Gorrotxategi, Jose Luis
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Penak kontatzen hastea ez da ona izaten saioan, baina niri gaur, hemen, zuei hiruroi proposatzeko izen bat etorri zait burura: Diego Garzia. Ezagutu zenuten, harreman asko izan zenuten berarekin, korrikalari ospetsu izan zen, korrikan hil zen, baina hori baino gehiago zen Diego Garcia.

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Laguna eta adiskidea,
bazuen bere dizdira.
Gure artetik Jaunak eraman
berak nahi zuen tokira,
eta geroztik gu hemen gaude
nun ote dagon begira.
Halabeharrez joan zitzaigula
zortzi egun pasa dira,
eta geroztik zerua ere
negar malkotan ari da. (bis)

Egaña:
Baina den-dena ez da malkoa
goiko lainoen ertzian,
sarri izarrei jarduten gendun
tabernan ateratzian.
Gerora ere segi nahi degu
orain arteko antzian:
sagardotegi batetik irten
ta kantuan arratsian...
Orain Diegori jardungo gera
izarrei begiratzian. (bis)

Gorrotxategi:
Nagon lekutik begira nago
han goiko hodeietara,
Diego Garcia joan berri dan
eremu horietara.
Hemen nahi gendun ta behar gendun,
zergatik joan zaigu hara?
Bere lagunak ginan guztiok
saminez gelditu gara;
lurrak emana lurrak eraman,
bizitzako legea da.

S. Lizaso:
Hain zen umila dohaiak zitun
harek ugari beregain!
Bizitzan ere jokatzen zuen
gizonik finenaren lain.
Bera joan da ta agur orain
hainbat lagunarte bikain.
Hainbat sufritu ta azkenean
kolpez heriotza ordain.
Lehen heriotzai beldurra nion,
gorrotoa diot orain. (bis)

Egaña:
Ez dakit ziur Diego Garziak
parekorikan nun duan,
denok dakigu izarra zela
atletismoan munduan,
baina askoz'e izarrago zen
harremanaren orduan.
Konsuelotxo bat behinepehin denok
degu barrunpe minduan:
bere jirako lagun guztiak
hobeak egin ginduan. (bis)

Gorrotxategi:
Bizi guzian beti presaka,
bizi guzian korrika,
urteetan gora joanagatik
ez zan erori amilka,
bere atzetik gelditzen ziran
hamabitikan hamaika.
Agur ein gabe joan da betiko,
hori degu gero marka!
Eulia aina ere ez gera
ondo pensatzen jarrita. (bis)