Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Sarasua
Nom de la strophe:
Neurri berezikoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure burua eta ahotsa,
batzuetan da oso zorrotza,
ta horren lana bihotzarentzat
gertatzen omen da motza. (bis)
Esaten dute atake batez
jarri leikela hilotza,
halare ez gara lotsa,
hor taupadaka denean behintzat
ematen degu bihotza. (bis)
Bihotz barrua hor atakean,
jarri liteke une batean,
bertsolarien langintza hori
urduria izatean. (bis)
Kasurik ez egin ez naiz jarriko
bertsotatik apartean,
eta ni utziz pakean,
bihotza ondo ibiliko da
pozik nabilen artean. (bis)
Jendea degu oso ondradu,
horrek sortzen du hainbeste gradu,
bihotza ondo ibil liteke
horrek erantzuten badu. (bis)
Alperrik zertan egingo naiz ni
nere osasunaren kargu,
horrek taupaka dihardu,
bizitza hontan pertsona batek
nahi duna egin behar du. (bis)