Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Nom de la strophe:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txakurkumetxo bat naiz
falta dut indarra,
eta nere bizitza
doa azkarra,
jakin dan albistea
ez bait da edarra,
ume txikiontzako
da gogor samarra,
hau da zoritxarra,
hau gure negarra,
bizirik bakarra,
zortziretatik zazpi
buka beharra. (bis)
Txakurkumeok gaude
triste eta umil,
gure barru gaixoa
ez dago trankil,
bizitzeko sortu da
hainbeste maratil,
nagusia adizu
ez bait nago isil,
eskea badabil,
guregandik hurbil,
bihotza da pil-pil,
saldu gaitzazu baina
ez gaitzazu hil. (bis)
Zure jokabidea
hain da nabarmena,
ez al da, ba, tristura
honek duena?
Ez zazu hola estutu
zerorren barrena,
saltzea izango da
irtenbide dena,
biderik onena,
hemen dagoena,
hori da denena
edo izango dezu
betiko pena. (bis)