Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-10-26 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Goikoetxea, Irati
Bertsolaris / Auteurs
Zubeldia, Iker
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Paseatzeko leku ona da
gure herriko parkea
harritzekoa behin irtengo ta
zu horrela ikustea.
Lurrean zaude raso etzanda
nunbait badago kaltea
telefonoa joka daukazu
lagunminen bat ote´a?
Norbaitek zerbait nahiko du eta
lehen bailehen esna zaitea! (bis)

Nere aurrean ikusten zaitut
ta hau da sorpresa, danba!
Esaten dizut esnatutzeko
egiten dizut demanda.
Gutxienekoz egongo zera
hogei bat ginkas edanda
ta zutik jartzen nahiko lan dezu
lurrean zaude etzanda
oraindik ez da guztiz pasatu
atzo gaueko parranda. (bis)

Postura hortan lurren etzanda
nola egon leike hola?
Denbora luzez pentsatu arren
ez det entenditzen nola
ta gizon honi berotu zaio
neurririk gabe odola;
telefonoa neuk hartuko det
ez baitit bat´e ajola
ta esango diot berriz deitzeko
siestan lasai dagola. (bis)