Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-06-01 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-06-01 Astigarraga Jaialdia
Conducteur/trice
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aste honetan hiru mendigoizale hil dira. Zer dezue esateko?

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-06-01 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Zoriona ta desgraziarekin
hauxe da hau kontrastea,
askotan ustel tokatzen zaigu
guk egindako ustea,
ez ote degu penagarria,
ez ote degu tristea,
zorionaren bila joanda
heriotza trabestea. (BIS)
Murua
Himalayako mendi gainean,
zer zoritxar litekian?
Ari zitzaigun horma igotzen
sasoian bete-betian,
eta hil ziran, gauza bat behintzat
badu une egokian,
hil ziradela, gutxieneko,
maiteen zuten tokian. (BIS)
Egaña
Buelta emanda zori gaiztoak
atzetik zasta puñala,
hara golpetik non geratu zen
hiru hoien eginahala,
nik pentsatzen det nere lagunak
arrazoi puxka duala,
beren ametsa ta hilobia
berbera izan zirala. (BIS)
Murua
Haiek juan dira eta tristuran
arren ez gaitezen amil,
guk badakigu jator zirala
naturazale ta umil,
seguru asko esango dute
egon gaitezela trankil,
naturazale ziraden eta
naturarekin dira hil. (BIS)
Egaña
Zenbaitentzako txoroak dira
ta zenbaitentzako ero,
honelakorik ez det uste nik
jakina da honezkero,
baina malkorik isuritzerik
inork ez beza espero,
beren atseden eta pakea
nunbait topatu ezkero. (BIS)
Murua
Natura zuten askatasuna
berarentzako morrontza,
kale zuloko bizimodua
benetan urri ta hotza,
mendi gailur bat lortze hutsa zen
bizi guztirako poza,
bizia dugu holakoentzat
jolasa ta heriotza. (BIS)