Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-10-18 Aramaio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Silveira, Xabier
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu Xabier herriko alkatea zara eta zu Maialen herriko gaztea. Pub edo tabernak ixteko ordutegia aldatu egin da eta egoera horrek aurrez aurre jarri zaituzte.

Description

Air
Nafarroako mendi gainetan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Silveira
Orain artean katxondeoa
zebilen gora ta behera,
nik pentsatu nun "fundamentua
ekarri behar da honera;
gazteak goiz-goiz bidali behar
pubetatikan etxera,
kalean alfer-alferrik daude
gauerditikan aurrera."(bis)

Lujanbio
Esaten dezu maiz gabiltzala
erreta eta edanda,
abstinentzian aldekoa da
beraz zure propaganda.
Jartzen badezu gauerdirako
tabernak ixteko txanda,
parranda berdin egingo degu
zure leihopera joanda. (bis)

Silveira
Beraz herrian dauden tabernak
denak ixten direnean,
omen zabiltza nere leihora
hurbildutzeko planean;
zaratarikan entzuten badut
etxeko ingurunean,
a toda hostia joango zara
Ertzantza datorrenean. (bis)

Lujanbio
Politikoek beti dituzte
ahopean mila truko;
beraz Ertzantza hartu nahi dezu
babesle, zure gertuko;
korrika aldegin beharko degu,
zu izango zera lekuko,
baina gutxinez zuk ere ez dezu
belakuan lo hartuko. (bis)

Silveira
Aizu hau ez dut nik erabaki
ez zaitezela aztora,
azken urteetan hauxe izan da
europar guztien moda:
litronak hartu ta mozkortzera
guztiak etxe zulora,
ta Europan hola egiten bada
ongi egina egongo da. (bis)

Lujanbio
Hitz jarioa entzun dizut ta
berriro hartu nau penak,
zure buruko hutsune horiek
dira horren nabarmenak!
Beti zaudete Europari so,
Europari miresmenak,
ta kopiatzen dizkiezue
beti neurririk txarrenak. (bis)